Santikutz jaietako familia bazkarirako txartelak salgai daude

Lekanazpi elkarteak prestatutako haragi paella izango da plater nagusia. Hilaren 26a da txartelak erosteko azken eguna.

Iazko familia bazkaria, plazan. ARGAZKIA: Legazpiko Udala

Legazpiko Santikutz jaietan maiatzaren 2rako haurrei eta haien gurasoei zuzenduta antolatu den familia bazkarirako txartelak salgai daude. Bazkaria 14:30ean izango da, Euskal Herria plazan. Txartelak 4 eros daitezke Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan, hilaren 26ra arte.

Lekanazpi elkarteak prestatutako haragi paella izango da bazkariko plater nagusia. Edariak eta bazkal ondorengoak norberak eraman beharko ditu. Bazkari osoa ere eraman dezake norberak. Udalak, bere aldetik mahaiak eta aulkiak jarriko ditu, eta amaieran dena txukun uzteko edukiontziak ere bai.

Eguna borobiltzeko, familia giroan gozatzeko ekitaldi gehiago izango dira goiz eta arratsaldez. Goizez, herriko ganadu feria egingo dute, eta arratsaldez, besteak beste, Pontx pailazoaren emanaldia, sputnik goitibeherak eta buruhandi eta erraldoien kalejira izango dira.

Iazko bazkarian paella prestatu zuen taldea. ARGAZKIA: Tere Madinabeitia

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa