Traktoreen ikuskapen teknikoak egingo dituzte asteazkenean Legazpin eta Urretxun

Bergarako IAT tailerreko unitate ibiltari batek egingo ditu. Goizean, Telleriarte auzoan egongo dira, eta 13:00etatik aurrera, Mugitegi industrialdean.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak egingo dituzte asteazkenean, hilak 26, Legazpin eta Urretxun. Legazpin, Telleriarteko auzoko plazan hasiko dira azterketa teknikoak, 09:00etan, eta Urretxun, Mugitegi industrialdean, 13:00etan. Aldez aurretik ez da txanda hartu behar.

Bergarako IAT tailerreko unitate mugikor batek egingo ditu azterketak. Ibilgailuaren dokumentazio originala eraman behar da, eta dagokion tarifa ordaindu.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa