Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Hamarnaka lagun elkartu dira Ataunen AHTaren aurka

Ataun,Ezkio,Idiazabal,Olaberria
EkonomiaIngurumena

"Irizpide teknikorik gabeko erabaki politikoak hartzeak ondorio larriak" izan ditzakeela nabarmen dute deitzaileek, eta jarrera hori "erabat arduragabetzat" jo dute.

Ataungo San Martin plazan gaur arratsaldean egin duten bilkuraren irudia: // Argazkia: Otsotarrak-Landarlan
2023/05/24
Iñaki Gurrutxaga

Natura eta landa-lurrak suntsituz ezin da herria eraiki! lemapean, hamarnaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Ataungo San Martin plazan. Ataungo Otsotarrak taldeari eta Goierriko Landarlan Ingurumen Elkarteari “harrigarria” iruditu zaie zundaketak egin aurretik, “eta beraz, informazio tekniko fidagarririk izan gabe, dagoeneko negoziaketa politikoen bidez trenaren nondik  joango den erabaki izana”. Deitzaileen iritziz,  “irizpide teknikorik gabeko erabaki politikoak hartzeak ondorio larriak” izan ditzake, eta jarrera hori “erabat arduragabetzat” jo dute.

“Larritzat, oso larritzat” izendatu duten informazio batek behartu ditu gaurko protesta ekitaldia egitera. Elkarretaratzearen helburua “informazioa gizarteratzea” dela esan dute, eta horren arabera, “erantzun bateratua” antolatzea. 

Proiektua ikusgai Interneten
Momentuan eskura duten informazioaren arabera, Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (MITMA) Nafarroako AHTa Euskal Y-arekin lotzeko bi alternatiba ditu mahai gainean: “Lehena, Iruñetik Gasteizera joango litzateke; bigarrenak berriz, Iruñea eta Ezkioko geltokia lotuko lituzke Aralar zeharkatuz.  Bigarren alternatiba honen azterketa teknikoarekin hasi dira eta dagoeneko Sakanako zein Goierriko udalerriek Espainiako Ministerioaren aldetik zundaketa lanak egiten hasteko oharra eta zehaztapenak jaso dituzte. Aipaturiko proiektua ikusgai dago Garraio Ministerioaren atarian”.

Ministerioaren txostenaren arabera, Iruñea eta Ezkio lotuko lituzkeen trenbidea Lakuntza inguruan sartuko litzateke lur azpian, eta Ataun alderik alde zeharkatuko luke, hegoaldetik ipar-mendebaldera arte. “Altzaniaren eta Atxurbideren azpitik pasako litzateke, Idiazabal eta Olaberria artean irten eta Ezkio-Itsasora iristeko. Proiektuko mapetan zehazturiko ibilbidea kontuan hartuz, Ataunen trenbidea bistan geratuko litzateke Lauztierrekan eta baita Motasoron ere”.

Azpiegitura gehiago eraiki beharra
AHTaren eraikuntza lanek “tunelak eta trenbideak baino azpiegitura gehiagoren” eraikuntza suposatzen dutela ohartarazi dute. “Mantenu, larrialdi eta bestelako zerbitzuetarako tunel nahiz sarbide berriak, hauetara iristeko errepideak nahiz eraikuntza lanetan mugitutako materialak pilatzeko hondakindegiak ere eraiki behar izaten dira, besteak beste”.

EAJri egotzi diote Nafarroako tren azpiegitura Euskal Y-arekin konektatzeko Aralar zeharkatu eta lotura Ezkion egitearen alternatiba lehenestearen erantzukizuna. “Izan ere, alderdi politiko honek berak proposatu zuen ibilbide hau Europako Parlamentuan eta ekimen honen ondorioz egin du aurrera alternatiba honek. Aipatu behar da, oraindik ez dela ibilbide honen inguruko txosten teknikorik garatu”.

“Erabat ulergaitza eta arduragabea”
Bi elkarteok AHTaren Aralarko saihesbidea eta AHTaren proiektua bere osotasunean “bertan behera uzteko” eskatu dute beste behin. “Bizi dugun ziurgabetasun, klima larrialdi eta krisi ekosozial honen aurrean ez da onargarria hainbesteko baliabide eta dirutza beharrezkoa ez den megaproiektu honetan xahutzea, alternatibak badaudelako”.

Horrez gain, nabarmendu dute “erabat ulergaitza eta arduragabea iruditzen” zaiela “natura eta gure landa-eremua eta bertako jarduerak berpiztu behar genituzkeen testuinguru honetan, hauek suntsitzeko inertziari eustea”. Gizarteari ere egin diote dei: “Orain herritarron garaia da, megaproiektu honen aurrean gure ezetza adierazi eta alternatibak garatzeko unea da. Indarrak elkartu eta erantzuteko garaia”.

 

Erlazionatutako edukiaAHTaren zundaketa lanak hasi ditu Espainiako Gobernuak Aralarren

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut