Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Plastikoa, boto iturri?

Zumarraga
Politika

Plastic Energy enpresak Zumarragan lantegia irekitzeko asmoa azaldu du. Hautsak harrotu ditu eta boto emaileen asmoetan eragina izan dezake. PSE-EE alde dago eta gainontzeko alderdiak aurka.

2023/05/25
Asier Zaldua

Bost aukeren artean erabaki beharko dute zumarragarrek maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan: PSE-EE, EH Bildu, EAJ, Elkarrekin Zumarraga eta PP. PSE-EEk bost legealdi daramatza alkatetzan eta seigarrena nahi du. Gehiengo absolutuari eutsi nahi dio. Horretarako, ezin du zinegotzi bakar bat ere galdu. Plastikoak makurtu dezake balantza. Plastic Energy enpresak Arcelorren lantegia irekitzeko asmoa azaldu du eta horrek hautsak harrotu ditu. PSE-EE egitasmoaren alde azaldu da, baina EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Zumarraga aurka daude. Plastikoak botoak emango eta kenduko al ditu?

Ekonomia

PSE-EEk Zumarragak industria bultzatu nahi du. «Orain arte proposamen bakarra izan dugu: ekonomia zirkularraren berrikuntza poloa. Zumarragan berrindartze industrialaren alde lan egingo dugu. Eta, orain arte bezala, ingurumen, hirigintza eta segurtasun arau guztiak beteko ditugu». Arcelorren ireki nahi den lantegian ez dela plastikorik erreko diote. Horretaz gain, ekintzailetza programa bat martxan jarri nahi dute, lokal hutsak dinamizatzeko eta merkataritzan belaunaldi aldaketa bermatzeko. Gainera, langabetu guztiekin harremanetan jarriko dira, lan munduan murgiltzen laguntzeko.

EH Bilduk, Arcelorreko lursaila, Gipuzkoan dagoen industria lurzoru eskasia kontuan hartuta, potentzialtasun handiko eremua dela dio. «Horren inguruan hartzen diren erabakiek gure etorkizuna erabat baldintzatuko dute datozen hamarkadetan. Kalitatezko enplegu berdeak eta teknologikoki aurreratuak sortzen dituzten balio erantsi handiko enpresak erakarriko ditugu. Izaera sozialekoak, osasun eta ingurunearekin abegikorrak. Goierri eta Debagoiena arteko zubia izatea dugu helburu, ekosistema industrial paregabe baten lotura. Bertako enpresa traktoreek zailtasunak dituzte lurzoru berriak topatzeko».

«Industria berreskuratzea» da EAJren asmoa. «Zumarraga ia industriarik gabe geratu da eta langabezia datu kezkagarriak ditu». Horregatik, enpresak erakartzea da bere lehentasun nagusia. «EAJk industriaren alde egindako apustua argia eta etengabea izan da». Horren adibide gisa, Sprilurrek (Eusko Jaurlaritza) ArcelorMittalen instalazio industrial zaharrak (150.000 m²) erosi izana azpimarratu du. «Argi eta garbi esan behar da EAJren aldetik ez dugula onartuko herritarren osasuna eta Arcelorren eremuaren garapena hipotekatuko dituen industria kimikorik instalatzea», gehitu.

Elkarrekin Zumarraga ere kalitatezko enplegu berdeak eta teknologikoki aurreratuak sortzearen alde azaldu da. Hala, ekonomia zirkularraren eta bertako produktuen kontsumoaren alde egingo dutela esan dute.

Etxebizitza

PSE-EEk dagoeneko martxan dauden bi egitasmo azpimarratu ditu: Eitzaga Berrin gazteentzako 108 etxebizitza eta geriatriko zaharrean adinekoentzako eta gazteentzako 24 etxebizitza.

EH Bilduk etxebizitza parkea berritzeko eta birgaitzeko beharra dagoela dio. Horretarako, informazio bulegoa, hobari sistema eta laguntzak lortzeko aholkularitza eskainiko du. «Etxeek balioa irabaziko dute, gastu energetikoa gutxituko da, irisgarriagoak izango dira eta gremioak lanean jarriko ditugu tokiko ekonomia mobilizatuz».

Zumarragako EAJk Hirigintza Plan berria etxebizitza politika on bat egiteko erreminta izatea nahi du. «Zumarragak bostehun biztanle baino gehiago galdu ditu azken hamar urteetan eta horiek berreskuratzeko azterketa on bat egin beharko dugu».

Elkarrekin Zumarragaren helburu nagusia alokairuzko etxebizitzen eskaintza handitzea da.

Gizarte politikak

PSE-EEk zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko programa abian jarri nahi du. Egoitza Urolako trenaren geltokian egongo da. «1,2 milioiko aurrekontua behar dugu eraikina egokitzeko eta dagoeneko diru-laguntzak bilatzen ari gara».

EH Bilduk mertzedariekin hitzarmena egin nahi du. Bertan, bizitza osorako zaintza bermatuko duten zaintza etxebizitzak eraikitzeaz gain, horma eraitsi eta eremua herritarren eskura jarriko dute.

EAJk zaurgarrienei lagunduko die. «Inor atzean utziko ez duen Zumarraga» bat eraiki nahi dute. Urolako tren zaharraren geltokia birgaitzeko aukera aztertuko dute, espazio multifuntzional bat lortzeko. Espazio horretan, eguneko arreta zerbitzua, gazteentzako aisialdia eta adinekoentzako eta gazteentzako programak sar daitezke.

Elkarrekin Zumarragak etxez etxeko laguntza zerbitzua hobetzeko asmoa du, enpresa publiko bat sortuz. Horretaz gain, osasun zentro eta egoitza publikoak defendatuko dituzte, zaintzaileen eta osasun arloko langileen lana behar bezala aitortzeko lan egingo dute, aniztasuna aintzat hartuko dute eta etorkinen eskubideak defendatuko dituzte.

Kultura, kirola, euskara

PSE-EEk gimnasia aire librean egin ahal izateko kalistenia parke bat egin nahi du eta Argixao kiroldegia handitzeko asmoa ere badu.

EH Bilduk Arcelorren, industriara zuzendutako guneaz gain, Artiz auzoarekin lotzen den eremuan, kiroldegi berri bat egin nahi du eta musika eskola handitu. Inguru hura Herri Arte Eskola bilakatzeko gune aproposa dela uste dute.

EAJk ere begi onez ikusten du Arcelorren lurretan kiroldegi bat egitea. «Udalerriari kirol instalazio osoak emateko aukera azter liteke, Zumarragaren beharrak beteko dituen kiroldegi berri batekin. Hori dela eta, parte hartze prozesu bat jarriko dugu martxan kirol instalazioen egoera eta beharrak ezagutzeko».

Elkarrekin Podemosen lehentasuna herriko kultur taldeei laguntzea da. Kirolari dagokionez, kirol egitasmo guztiak sustatuko ditu. Emakumeen parte hartzea, bereziki.

Hirigintza

PSE-EEk San Isidron eta Legazpi kalean oinezkoei lehentasuna emango zaiela, Txurruka eta Beloki hiribidea eta Elgarrestamendi eta adinekoen egoitza igogailu bidez lotuko direla eta mojen lursail batean 100-150 autorentzako aparkalekua egingo direla gogoratu du.

EH Bilduk mertzedarien horma eraitsi eta eremua herritarren eskura jarri nahi du. Arnasgune berri hori osatzeko, Eitzako frontoia estali eta irisgarritasun baldintzak hobetuko ditu, auzotarrentzat topagune berri bat sortuz. Trintxerako parkea berritu eta estaliko du baita ere, adinarteko elkargunea izan dadin.

EAJren helburu nagusia Ipintza-Kalebarren eremuaren garapen osoa da. Lehenbailehen aurrera atera dadin gogor lan egingo dutela zin egin dute.

Bukatzeko, Elkarrekin Zumarragak hirigintza jasangarria sustatuko duela eta auzo guztiak hobetuko dituela agindu du.

7.513 zumarragarrek dute botoa emateko aukera

Zumarragako 7.513 herritar (bertan erroldatutakoak eta 18 urtetik gorakoak) daude maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan botoa ematera deituta.

13 zinegotzi. Zumarragako udalbatza 13 zinegotzik osatuko dute 2023-2027 legealdian. Ekainaren 15ean egingo dute udalbatza osatzeko ekitaldia.

2019ko emaitzak

  Botoak Zinegotziak
PSE-EE 2.515 7
EH Bildu 1.241 3
EAJ 912 2
Irabazi 321 1

 

 
Historikoa.
1979-83. Jose Luis Ruiz (EAJ)
1983-87. Juan Mª Garitano (EAJ)
1987-91. Jose Julian Irizar (EA)
1991-95. Jose Julian Irizar (EA)
1995-99. Antton Arbulu (PSE-EE)
1999-03. Aitor Gabilondo (EA-EAJ)
2003-07. Antton Arbulu (PSE-EE)
2007-08. Antton Arbulu (PSE-EE)
2008-11. Mikel Serrano (PSE-EE)
2011-15. Mikel Serrano (PSE-EE)
2015-19. Mikel Serrano (PSE-EE)
2019-23. Mikel Serrano (PSE-EE)
Erlazionatutako edukiaMikel Serrano (PSE-EE)Aritz Elgarresta (EH Bildu)Josu Idigoras (EAJ)Ines Benitez (Elkarrekin)

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut