Putreak Irimon
Asteburuan 40 bat putre ikusi ahal izan ziren Irimoko magalean. Hildako ardi bat topatu zuten Arrizuri eta Losakate punten artean eta ordu gutxiren buruan hezurrak bakarrik utzi zituzten. Ia 40 kilometroko distantziatik gorpu bat identifikatzeko gai dira hegazti hauek.













