June Aiestaran Euskal Herriko eskolarteko bertso txapelketan izango da larunbatean

Iurretan, Kepa Arroitajauregi frontoian izango da. Gonbidapenak 'Bertsosarrerak.eus' webgunean eskuratu daitezke.

June Aiestaran Beasaingo Loinatz jaietako bertso saioan. // Ariane Vierbücher

Larunbatean jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa, Iurretan, Kepa Arroitajauregi frontoiko oholtzan. June Aiestaran beasaindarra Gipuzkoa ordezkatzen izango da, Danel Etxeberriarekin batera; Nafarroatik Kattin Madariaga eta Eki Mateorena; Arabatik Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi; Bizkaitik Haizea Telleria eta Ixone Asategi; eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako ordezkariak Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona izango dira. Sarrera doan izango da eta gonbidapenak eskuragai daude dagoeneko Bertsosarrerak.eus atarian.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa