Natale Aranburu eta Lide Lopez txapeldun Nafarroako Foru Komunitateko Torneoan
Lazkaotarra eta zaldibiarra 13-18 nagusitu zaizkie Uriarte eta Betegiri, bete-bete eginda zegoen Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Natale Aranburu lazkaotarrak eta Lide Lopez zaldibiarrak txapela jantzi dute Iruñean, Emakume Master Cup-ek antolatutako III. Nafarroako Foru Komunitatea Torneoan Uriarte eta Betegiri 13-18 irabazita.
Eliteko partida ere jokatu da jaialdi berean. Leire Garaik eta Enara Gamindek jantzi zuten txapela nagusietan, Amaia Aldai eta Leire Galeonari 22-18 irabazita.
Labrit pilotalekua bete-bete eginda jokatu ziren igandean bi finalak, eta 300 lagun sartu ezinik gelditu ziren, Nafarroako Foru Komunitatea Torneoak duen tiradizoaren seinale.