Elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Iruñeko hilketa matxista salatzeko
Beasainen, Ordizian, Lazkaon eta Idiazabalen egingo dira, 19:00etan. Udalek herritarrei dei egin diete euren gaitzespena erakustera.
Gaur arratsaldean elkarretaratzeak egingo dituzte Goierriko hainbat herritan Iruñeko hilketa matxista salatzeko. Udalek “gogor” gaitzetsi dute Iruñean gertatutakoa eta herritarrei dei egin diete euren gaitzespena erakusteko.
Ataunen atzo egin zuten elkarretaratzea. Gaur, Beasainen, Ordizian, Lazkaon eta Idiazabalen egingo dute. Denak 19:00etan izango dira. Ordiziako elkarretaratzea Plaza Nagusian izango da, Beasaingoa Erauskin plazan eta Idiazabal eta Lazkaokoa ere plazan izango dira.