Euskadiko eta Eslovakiako saskibaloi selekzioen arteko partida aurkeztuko dute gaur
Elena Ruiz Beasaingo Udaleko kirol zinegotziak, Jon Gonzalez Euskadiko selekzioko entrenatzaileak eta Urko Perez selekzioko jokalari beasaindarrak parte hartuko dute aurkezpenean.
Euskadi eta Eslovakiako hemeretzi urtez azpiko saskibaloi selekzioen partiduaren aurkezpena egingo dute gaur arratsaldean. 18:00etan hasiko da ekitaldia, Antzizar kiroldegian. Bi selekzioen arteko partidua berriz, uztailaren 16an izango da Antzizar kiroldegian, 19:00etan.
Hitza hartuko dutenen artean daude: Elena Ruiz, Beasaingo Udaleko kirol zinegotzia, Jon Gonzalez Euskadiko selekzioko entrenatzailea, eta Urko Perez selekzioko jokalari beasaindarra.













