Finalak jokatuko dituzte etzi, Igarondon
Idiazabalgo pilota goxua eta Idiazabalgo esku pilota txapelketen finalak jokatuko dituzte.
Idiazabalgo VII. esku pilota txapelketa amaierara iristear da, etzi jokatuko baitituzte finalak. Bi partida izango dira, 18:30ean hasita, Igarondo frontoian.
Idiazabalgo pilota “goxua” txapelketako finalean Loidi eta Mendizabal Urteaga eta Lizarralderen aurka lehiatuko dira. Idiazabalgo esku pilota txapelketako finalean, aldiz, Canabal eta Garcia ariko dira Etxeberria eta Aldaberen aurka.













