Urbian San Inazio eguneko festa ospatuko dute

San Inazio eguna ospatzeko, Urbian jaia antolatu dute Gipuzkoako eta Arabako partzuergoak. Iaz berreskuratu zuten festa hau, eta aurtengo egitaraua kaleratu dute: Egunari hasiera emateko, 11:30ean, meza santua ospatuko da. Gero, 13:00ean, Herri Kirolak izango dira eta bi taldek hartuko dute parte. Parte hartzaileek harri jasotzea, aizkora, txinga, trontza eta korrika probak egin beharko dituzte.

Bazkal aurre eta ondorena girotzeko erromeria izango da Miren, Agur eta Oierren eskutik.

Antolatzaileek esan dutenaren arabera, sortutako zaborra norberak eraman beharko du. Bestalde, oinez joan behar ez denari lur orotako ibilgailuetan joatea gomendatu die.

 

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa