Oianguko IX. Astronomia Gaua irailaren 23an izango da

Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, bi jarduera egingo dira: konstelazio garrantzitsuenak ezagutzeko tailerra eta gaueko behaketa. Tailerrerako izena eman behar da.

Oianguko IX. Astronomia Gaua irailaren 23an izango da. Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, bi jarduera egingo dira: tailerra eta gaueko behaketa. 18:00etatik 19:30era, Zerua, aintzinako APP-a tailerra eskainiko da. Izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek. Konstelazio garrantzitsuenak ezagutu eta espazioan zein denboran orientatzen ikasiko dute partaideek tailerrean. 20:30etik 22:00etara, berriz, gaueko behaketa egingo da. Ez da beharrezkoa izenik ematea behaketarako.

Bi jarduerak doakoak dira. Eguraldi txarra egiten badu, bertan behera geratuko da Astronomia Gaua.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa