Pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak itzuli dira Legazpira

Buztintegi pentsiodunen elkartea ere gaur hasi da martxan oporraldiaren ondoren. Jarduera guztiek ohiko ordutegia izango dute ikasturte berrian, baina bingoa aurrerago hasiko da.

Oporraldialren ondoren, Legazpiko pentsiodunak gaur hasi dira berriz ere pentsio duinak aldarrikatzeko asmoz astelehenero egiten dituzten elkarretaratzeekin. Ohi bezala, 11:30ean elkartu dira, udaletxe aurrean. Gaur, zahartzearen zailtasunei buruzko idatzia irakurri dute bilkuran. Aurrerantzean, astelehenero egingo dituzte elkarretaratzeak, 11:30ean.
 

Bestalde, Buztintegi pentsiodunen elkarteak ere gaur berreskuratu du ohiko jarduera, eta astean zehar martxan hasiko dira ikastaroak eta tailerrak Gizarte Zentroan, ohiko egunetan eta orduetan, bingo saioak izan ezik. Eraikinaren lehen solairuan egiten ari diren hobekuntza lanak amaitutakoan hasiko da bingoa.

 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa