Ataungo mondeju ikastaroan izena eman daiteke

Irailaren 30ean emango du Pili Barandiaran ataundarrak, Aizkoate elkartean. Irailaren 26rako apuntatu behar da.

Mondejuak egiten ikasteko ikastaroa emango du Pili Barandiaran ataundarrak, Ataunen, irailaren 30ean. Jentilbaratza elkarteak antolatu du ekimena, hestebete mota hori ez galtzeko eta belaunaldi gazteagoek ere ikasteko ahaleginean. San Martin auzoko Aizkoate elkartean, 10:00etatik 13:00etara da saioa. Izena irailaren 26rako eman behar da (616 375 983).

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa