Jantzi berriak, 10. urteurrena ospatzeko

XIX. mendeko eleganteen bilkura ospatzeko jantzi berriak josiko dituzte urrian zehar, Zumalakarregi museoaren laguntzarekin.

Argazkia: Angel Elortza

Ormaiztegiarrek eleganteen bilkurak 10. urteurrena antolatuko dute aurten. Urtemuga borobila ospatzeko, oparia egingo diete ormaiztegiarrek euren buruari, Zumalakarregi museoaren laguntzarekin: XIX. mendeko jantzi berriak josiko dituzte.

Aurtengo bilkura azaroaren 25ean egingo da. Jantziak prestatzen, baina, urriaren 7an hasiko dira. Zehazki, urriko larunbat guztietan elkartuko dira, 16:00etatik 19:00etara, Zumalakarregi museoan. Izena emateko bertara idatzi behar da: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo dute XIX. mendeko eleganteen bilkura. Desagertutako bainuetxea gogoraraziko dute.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa