Lareoko kobara irteera antolatu dute iganderako, Lizarrustitik

Parketxetik oinez joango dira, eta espeleologia esperientzia eskainiko dute kobazulo barruan. Familian egiteko moduko irteera da. Aurrez izena eman behar da.

Lareoko koba. /http://buscoaimanol.blogspot.com

Aralarko Parketxeak Sartu kobara ekimena antolatu du, iganderako. Lareoko koban esperientzia espeleologikoa eskainiko dute. Lizarrustitik 10:00etan abiatuko dira oinez, eta Lareo inguruan dagoen kobazulora sartuko dira. Hango osagai geologikoak –estalaktitak eta estalagmitak tartean– eta habitatak erakutsiko dituzte gidariek.

Izena ematea nahitaezkoa da (943 18 03 35, 688 895 069). Pertsonako prezioa 6 eurokoa da (hamabi urtetik beherakoek 4 euro).

Lareoko koba. /http://buscoaimanol.blogspot.com

 

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa