Ampo Ordizia, denboraldiko lehen garaipenaren bila, Alcobendasera

Joan den igandean ihes egin zion garaipenak taldeari. Bigarren jardunaldia izango dute igandean, Silicius Alcobendas-en aurka.

Ampo Ordiziaren eta Alcobendasen arteko partida bateko artxiboko irudia. //Argazkia: Ane Garmendia

Aurreko asteburuan hasi zuen Ampo Ordiziak Ohorezko Mailako ligako denboraldi berria, Altamiran. Gutxigatik ihes egin zion garaipenak taldeari, 34-35 galdu baitzuen Pasek Belenos taldearen aurka. Bigarren jardunaldia jokatuko dute igandean. Hala, denboraldiko lehen garaipena lortzeko aukera izango dute. 12:30ean izango da partida, Silicius Alcobendas taldearen aurka, Alkobendaseko Las Terrazas zelaian.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa