Sagastigutiko zuhaitzak ezagutzeko irteera egingo dute igandean

Haurrentzako eta helduentzako saio bana egingo dute. Plazak mugatuak dira eta izen ematea ostiralera arte dago zabalik. Arrano Kulturak antolatutako jarduera bat da.

Sagastigutiko zuhaitzak ezagutzeko ibilaldia antolatu du Arrano Kulturak. Igandean, urriaren 8an, 10:30ean, bertako sarreratik abiatuko dira. Helduentzako eta haurrentzako (9-11 urte) ibilaldi bana izango dira, Aranzadiko Mari Azpiroz eta Yoana Garciak gidatuta. Ondoren, mokadutxoa izango da. Izen-ematea urriaren 6ra arte egongo da irekita, eta horretarako, arranoingurumena@hotmail.com epostara idatzi beharko da. Plaza mugatuak izango dira.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa