Udazkeneko bertso saiorako sarrerak salgai daude Usurben

Maddi Aiestaran, Oihana Iguaran, Maddalen Lujanbio, Iñaki Apalategi, Joanes Illarramendi eta German Urtega izango dira bertsotan, Arrano Kulturak azaroaren 3rako antolatu duen saioan.

Maddi Aiestaran beasaindarra bertsotan. // Ane Garmendia

Azaroaren 3an, 19:00etan, Arrano Kulturak antolatutako Udazkeneko bertso saioa izango da Usurbe Antzokian. Bertsotan, Maddi Aiestaran, Oihana Iguaran, Maddalen Lujanbio, Iñaki Apalategi, Joanes Illarramendi eta German Urtega izango dira. Gai jartzailea, Maitane Legarreta izango da. Sarrerak salgai daude Usurbe Antzokian.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa