Urriaren 27tik 31ra ospatuko dituzte 24. Gazte Festak Legorretan

Lukiek taldeak birako azken kontzertua emango du urriaren 31n. Gazte Festetako kamixetak Jubilatuenean edo Olason enkargatu daitezke. Bihar izango da azken eguna.

Iazko Gazte Festetako herri bazkariko irudia.//Argazkia: Josune Zarandona

Legorretako Gaztetxeko sare sozialetan iragarri dute aurtengo Gazte Festatako egitaraua. Urriaren 27tik 31ra ospatuko dituzte herriko gazteek 24. Gazte Festak. Bazkari-afariak, kontzertuak, mus txapelketa edota poteo herrikoiak antolatu dituzte. Lukiek taldeak birako azken kontzertua emango du urriaren 31n.

Gazte Festetako kamixeta erosteko azken eguna bihar izango da, eguerdia baino lehen. Jubilatuenean edo Olason egin behar dira enkarguak, 12 euroren truke. Momentuan ordainduta utzi beharko da.

Legorretako XXIV. Gazte Festetako egitaraua

Urriak 27, ostirala:

  • 18:30. Txupinazoa eta buruhandiak.
  • 19:00. Txapelpintxopotea.
  • 21:00. ‘Txapela’ sari banaketa.
  • 23:00. Mus txapelketa.

Urriak 28, larunbata:

  • 12:30. Poteoaren hasiera karpan.
  • 13:00. Presoen aldeko argazkia.
  • 14:30. Herri bazkaria karpan.
  • 19:00. Burrunbazale Txaranga.
  • 22:30. Kontzertuak: Akerren Seinale, Emaion! eta Tintz.

Urriak 31, asteartea (Gau Beltza):

  • 19:30. Legorretako batukadak girotutako poteoa.
  • 21:00. Afari autogestionatua frontoian.
  • 23:00. Kontzertuak: Txerrikumeak, Lukiek, Toc eta N-Lezz.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa