Lemniskataren urteko uzta hamazazpi bideotan

Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak 2023an antolatu dituen hitzaldi eta mahai-inguru guztiak bideoan jaso ditu. Albiste barruan daude ikusgai.

Emakume ingeniariekin solasaldia antolatu zuen Lemniskatak otsailean, Beasaingo Usurbe antzokian. // Argazkia: Ariane Vierbücher

Goierriko Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak 2023an zehar antolatu dituen ekitaldien laburbilduma argitaratu du bideo bidez. Hamazazpi bideo dira guztira, bederatzi gazteleraz eta zortzi euskaraz. 

Urteroko zikloak antolatu dituzte: Urtarrila, matematikaren bila, Made in Goierri, Ordizientzia eta Azaroa, zientziaroa.    

Aurten, berrikuntza modura, Emakumeak Zientzian elkartearekin lankidetzan ekitaldi bat egin dute, Emakume Ingeniarien esperientziak bailarako ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako ikasleei eskainiz.

Lemniskata kaierak bildumari dagokionez, aurten 7. alea argitaratu dute: Brunet Bilduma, Goierriko argitaratu gabeko argazki zaharrenak II.

Erakusketak, ohikoa dugunez, Matematika lehiaketa argazkiez osatutakoa herriz herri ibili dute, baita Goierri mugarriz mugarri erakusketa ere. Aldi berean, Brunet bildumari dagokiona ere jarri dute. Erakusketa horiek Beasainen, Ordizian, Lazkaon, Ormaiztegin eta Mutiloan ikusi ahal izan dira.

2024. urterako programazioa “ilusioz” lantzen ari direla nabarmendu dute Lemniskata kideek,eta hainbat berrikuntza izango direla aurreratu dute.

URTARRILA, MATEMATIKAREN BILA

‘Zenbakien familia handia’ (La gran familia de los numeros). Raul Ibañez. Gazteleraz

‘Asturiasko Printzesa sarietako matematikak’ (Las matemáticas de los premios princesa de Asturias). Luz Roncal. Gazteleraz.

‘Estatistika mundua ulertzeko bidelagun’. Irantzu Barrio. Euskaraz

‘Erronka industrialera zein sozialera bideratutako eredu eta soluzio matematikoak’. Carlos Gorria. Euskaraz

EMAKUMEAK ZIENTZIAN

‘Emakume ingeniariak-Emakumeak zientzian’. Euskaraz

MADE IN GOIERRI

‘Digitalizazioa eta 4.0 industria’. Goierri Valley. Euskaraz

‘Giza metabolismoa deszifratuz’. (Descifrando el metabolismo humano). Alberto Conde. Gazteleraz

‘Talentua eta pertsonak enpresetan’. Goieki. Euskaraz

‘Euskaber, landa garapena sustatuz’ . Esteban Atxa. Euskaraz
 
 
‘Mondragon, kultura berritzaile batetik eredu iraunkor batera’. (Mondragon, desde una cultura innovadora hacia un modelo sostenible). Amaia Ferro. Gazteleraz
 
 
ORDIZIENTZIA
 
‘Goierriko XIX. mendeko altxor fotografikoak Nafarroako Artxibo Orokorrean’. (Tesoros fotograficos del siglo XIX en el Archivo General de Navarra). Ordizia. Martin Garcia Garmendia. Gazteleraz
 
 
Argia, koloreak eta teknologia. (Luz, colores y tecnologia). Michele Modugno. Gazteleraz
 
‘Superbakterioak, ingurunetik ospitalera’. Itziar Alkorta. Euskaraz
 
 
AZAROA ZIENTZIAROA
 
‘Konputazio kuantikoa eta bere aplikazioak’. (La computación cuántica y sus aplicaciones). Mikel Sanz. Gazteleraz
 
‘Goierriko XIX. mendeko altxor fotografikoak Nafarroako Artxibo Orokorrean’. (Tesoros fotograficos del siglo XIX en el Archivo General de Navarra). Beasain. Martin Garcia Garmendia. Gazteleraz
 
 
‘Trantsizio energetikoa’. (La transición energetica). Jacinto Lobo. Gazteleraz
 
‘Bertako ikerlari eta ekintzaileak’. Xabier Irastortza (Biziola), Iker Markinez (Kaxola), Maria Elzaurdi (Lortek). Euskaraz
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa