Kontrol sozialaren aurkako jardunaldiak egingo dituzte Legazpiko Gaztetxean

Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, ostiralean eta larunbatean egingo dituzte. Hitzaldi bat, film baten proiekzioa eta autodefentsa tailerra prestatu dituzte.

Legazpiko gaztetxea. ARGAZKIA: Tere Madinabeitia

Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, Kontrol sozialaren aurkako jardunaldiak egingo dituzte Legazpiko Gaztetxean ostiralean eta larunbatean, hilak 12 eta 13.

Ostiraleko 18:30ean hasiko dira jardunaldiak, Zergatik areagotzen da kontrol soziala? izeneko hitzaldiarekin, eta gauean jarraituko dute, La Haine izeneko filma proiekzioarekin, 22:30ean. Larunbatean, azkenik autodefentsa saio bat egingo dute, 11:00etan hasita.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa