Ampo Ordiziak irabaziz ekin dio urteari
Madrilgo Pozuelori nagusitu zaio (7-26), eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du. Azken aurreneko postuan dago orain sailkapenean.
Ampo Ordiziak Cisnerosen aurka iazko urriaren 28an Altamiran jokatutako partidaren irudia. // ARGAZKIA: Iñaki Gurrutxaga Arnasa hartzeko eta urteari konfiantzaz ekiteko garaipena lortu du asteburuan Ampo Ordiziak Pozuelo Rugby Madrilgo taldearen aurka. Sailkapeneko azken bi postuetan zeuden bi taldeak, eta orain ere hala jarraitzen dute, baina ordena iraulita.
Ampo Ordiziak partida bakarra irabazita joan zen atzo Madrilera (urriaren 1ean irabazi zuen azkenekoz), eta sailkapenaren azken postuan zegoen. Pozuelo azken aurreko postuan zegoen, eta hil ala biziko norgehiagoka zen bi taldeentzat. Goierritarrak nagusitu ziren (7-26).
Jardunaldi hau igarota, Ampo Ordizian hamaikagarren postuan dago Espainiako Ohorezko Mailako ligan, hamar punturekin, eta Pozuela azkena bederatzirekin.
Hurrengo partida VRAC Quesos Entrepinares bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du Ampo Ordiziak Altamiran, igandean (12:00).













