Sansebastian jaiak ospatzeko guztia prest dute Garin auzoan
Betiko ekintzez gain, berrikuntzak izango dira, aire ibiltarien erakustaldia eta Trapalata txaranga tartean. Lasterketa, Goierri Kopako lehenengoa, igandean jokatuko da.
Garingo herritarrak sansenbastian jaiak ospatzeko prestatzen ari dira. Larunbatean eta igandean ospatuko dituzte festak, auzotarren elkarlanari esker antolatu duten egitarau bete-betearekin. Urtero bezala, garindarrek oso giro berezia izango dute. Betiko ekitaldiak, meza nagusia, Aurtzakako dantzarien emanaldia, herri bazkaria, gaztaina-jana edo mendi lasterketaren hamargarren edizioa, eta berrikuntzak ere izango dira, skyline erakustaldia, besteak beste.
Larunbata, hilak 20, izango da Sansebastian eguna, 10:00etan, kanpai bueltekin era altxafuegoekin hasiko dutena. 10:30ean, Beasaingo Udal txistularien goiz eresia izango da. Jarraian, 11:00etan meza nagusia egingo dute, orain arte igandean egin izan dutena, baina aurten larunbatean ospatuko da. Meza ondoren, Aurtzaka dantza taldekoek erakustaldia egingo dute.
Bazkaltzera joan aurretik, hitzaldi interesgarria izango da Julen Abasolo eta Mikel Dorronsororen eskutik. Herrietako kanpai jotzeak eta Garin artxibo zaharretan izango dituzte hizpide.
Hitz aspertuaren ondoren, Muñogain auzo elkartean herri bazkaria egingo dute. 50 bat lagunek eman dute izena. Elustondo anai-arrebak izango dira trikiti doinuekin girotzen. Bazkal ondoren, ohi bezala, mus eta punttu txapelketak jokatuko dituzte.
Arratsaldean, haurrentzako jolasak izango dira auzoko pilotalekuan, eta jolasak amaitutakoan, gaztainak, sagardoa eta txokolatea banatuko dituzte.
Lasterketa, igandean
Trapalata txarangaren eskutik egingo da igandeko goiz deia eta eguerdira arte musikaz girotuko dute auzoa. 11:00etan berriz, Goierri Trail Kopako lehenengo proba puntuagarria izango den Garingo lasterketako partaideak abiatuko dira. Izen ematea zabalik dago.
Berrikuntza izango da aireko ibiltarien ikustaldia izango dela. 12:00etan izango da hori. 13:00etan, berriz, lasterketako irabazleei sari ematea izango da.