Etzi jokatuko da XI. Ordizia Urpekoak Saria, Majorin
Ordiziako Urpekoak taldeak antolatutako hegats igeriketa saioa, 2020ko otsailean.Iñaki Gurrutxaga Larunbatean jokatuko da XI. Ordizia Urpekoak Saria, Ordizia K.E. Urpekoakek Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren laguntzarekin eta Ordiziako Udalaren babesarekin antolatuta, Majori Kiroldegiko igerilekuan. 240 igerilari elkartuko ditu txapelketak.
Hamalau taldek parte hartuko dute: Hego Euskal Herriko bostek (Getxo, Iruñea, Ordizia, Tafalla eta Tolosa), Herrialde Katalanetako beste bostek, Espainiako hiruk eta Okzitaniako batek.
Bi jardunalditan banatuko dute txapelketa. Goizean, 09:30etik 12:30era, sailkatze faseak jokatuko dira, eta arratsaldean, 16:30etik 19:00etara, berriz, finalak. «Hegatsak erabiliz txapelketari erritmo biziago bat ematen dion betiko igeriketarengandik aldentzen den modalitate ezberdin hau ikustera» gonbidatu dituzte herritarrak.













