Ekain Imaz beasaindarrak Europako errubgi txapelketa jokatuko du
Espainiako selekzioak gaur jakinarazi du jokalarien zerrenda eta Imaz izango da goierritar bakarra.
Ekain Imaz baloia eskuetan duela. Pablo Bouzak Espainiako Errugbi Selekzioaren aro berriari hasiera emango dioten 24 jokalariak aukeratu ditu eta aukeratuen artean dago Ekain Imaz beasaindarra. Hala, Europako Txapelketa maila absolutuan jokatzeko aukera izango du goierritarrak lehenengoz. Bihar izango dute txapelketako lehenengo partida, Amsterdamen, Herbeheren aurka, 13:15ean. Hurrengo jardunaldia, otsailaren 11an izango da Madrilen Alemaniaren aurka, eta otsailaren 16an, Georgiara bidaiatuko dute.
Imazek Ordizian hasi zuen errugbian ibilbidea, eta gaur egun, Miarritzen jokatzen du. Espainiako selekzioak gaur jakinarazi du jokalarien zerrenda eta goierritar bakarra izango da beasaindarra.













