Gabirian ‘Bizkarsoro’ filmaren emanaldia izango da gaur
'Bizkarsoro' filmeko fotograma bat. Josu Martinezek bilbotarrak zuzendutako Bizkarsoro euskarazko filma Gabirian emango dute, herrikako biran. Gaur, ostirala, 19:00etan, kultur etxean da emanaldia. Baigorrin (Nafarroa Beherea) bizi da Martinez zuzendaria aspaldixkoan, eta Ipar Euskal Herriaren frantseste ahalegina eta euskararen atzentzea ditu gai nagusi luzemetraiak.

‘Bizkarsoro’ filmeko fotograma bat.













