Goierriko Zentro Sozialistaren auzian epaitutako zazpi gazteak absolbitu dituzte
Goierriko Zentro Sozialista egonkortzeko lanean jarraitzeko asmoa erakutsi dute.
Kontseilu Sozialistak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Goierriko Zentro Sozialista dagoen lokala husteko epaiketaren sententzia atera da, eta epaituak izan ziren zazpi gazteak absolbitu dituzte. Hortaz, arriskutik kanpo dago, behin-behinean. Mugimendu sozialistak bere jarduera aurrera eramateko espazio honen “beharra” azaldu du, beraz, espazio horren “egonkortasuna bermatzeko” lanean jarraituko dutela adierazi dute. Horregatik, egitarau desberdinetan eta ekintzetan parte hartzeko deia egin dute.
Goierriko Zentro Sozialistaren aurkako epaiketaren sententzia atera da, eta bertan epaituak izan ziren 7 gazte absolbitu dituzte.
— Kontseilu Sozialista Goierri (@Kontseilua_Goi) February 2, 2024
Hemendik aurrera bertan garatzen diren ekintza ezberdinetan parte hartu eta bere egonkortasunean pausuak emateko borrokan jarraitzera dei egiten dugu pic.twitter.com/PaqzQ7rzzr













