Lau bolari bikote goierritar lehiatuko dira etzi Gipuzkoako finalean
Aian jokatuko dira finalak. Goierriko hiru bikote gizonetan eta bat emakumeetan.
Zeraingo bolatokian, lehengo igandean, binakako txapelketako azken jardunaldian.Ramon Iglesias Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketaren finala igandean jokatuko da, Aian (Gipuzkoa). Hiru saioko ligaxkatik 10 gizonezko bikote eta emakumeen lau sailkatu dira. Igandean, 09:30ean hasiko da gizonezkoen finala, botatze-hurrenkeraren zozketarekin.
Finalean lehiatuko dira Egoitz Berasategi-Jokin Izagirre segurarrak, Joxean eta Patxi Ormazabal gabiriarrak, Felix eta Iñaki Maiz gabiriarrak, Ekaitz Izagirre-Garbiñe Alustiza segurar-zeraindarrak, eta Aitziber eta Miren Makatzaga zeraindarrak.

Zeraingo bolatokian, lehengo igandean, binakako txapelketako azken jardunaldian.Ramon Iglesias













