Jaitsi da Axaria
Axaria udaletxeko balkoitik plazara jaisten, Idiazabalen.Idiazabalgo Udala Axariaren jaitsiera egin berri dute Idiazabalen. San Blas jaiak pasa den astean hasi ziren arren, Axaria da Idiazabalgo jaiak iragartzeko ardura duen pertsonaia. 13:00etan, puntual egin du udaletxeko balkoitik plazara arteko bidea, mozorrotutako kuadrillen artera.
Axariaren jaitsierarekin batera, Aldaize herri aldizkariko lan taldeak irakurri du jaietako pregoia. 20 urte beteko ditu aurten Aldaizek. Pregoian euren burua zoriondu dute, “20 urtetan egindako lanagatik merezi dugulako”, esan dute. Irakurleei ere eskerrak eman dizkie, “beraiek gabe ez garelako ezer”, esan dute. Bide batez, erreleboaren beharra ere azpimarratu dute eta herritarrei Aldaizera gerturatzeko gonbita luzatu diete.


















