Kanturako elkartzen hilean behin hasiko dira Zaldibian
Zaldibiarrak kantu-eskean, Eguberri bezperan, Saturdin.Xumai Matxain Eguberrietan kantu-eskean ibili ohi den herritar talde bati egun bateko kantaldia «motz» geratzen zaiola eta, urte osoan lagun artean elkartu eta kantatzeko juntadizoa antolatu dute. Hilean behin elkartu, eta eguberri-kantez gain, euskal abesti tradizionalak eta berriak astinduko dituzte. Lehen hitzordua otsailaren 6rako jarri dute, datorren asteartea, 19:30ean Kimuene aretoan. Edozein kantuzalek parte har dezake.

Zaldibiarrak kantu-eskean, Eguberri bezperan, Saturdin.Xumai Matxain













