Kilian Jornet Zegaman izango da maiatzean
Kilian Jornet kataluniarra, 2019an 9. Zegama-Aizkorri maratoia irabazteko puntuan, Zegamako helmugan. Hitza Nnormal taldeak asteazken arratsaldean zabaldu zuen sare sozialetan 2024 urte honetarako egutegia. Bertan baieztatu zuten Kilian Jornetek Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartuko duela aurten. Iturri beraren arabera, Zegaman izango da baita, iaz bigarren egin zuen Elhousine Ealzzaoui korrikalaria ere. Nnormal taldeak aurten fitxatu du Ealzzaoui.













