Korrikaren materiala saltzeko mahaia jarriko dute gaur Gabirian
Gabiriarrak Korrikan, 2022ko apirilean. 23. Korrikaren alde materiala saltzeko mahaia jarriko dute, zenbait herritan bezala, Gabirian ere. Ostatu aurrean jarriko dute salpostua, gaur 19:00etatik 21:00etara. Lehengo ostiralean ipini zuten aurreneko aldiz. Martxoaren 23an, lehenbiziko aldiz Gabiriako herrigunetik igaroko da Korrika. Zortzi kilometro osatuko ditu udalerrian.

Gabiriarrak Korrikan, 2022ko apirilean.












