Zaldibian ‘Baginaren bakarrizketak’ antzerkia Zaldibian egingo dute gaur
Begoña Bilbaok zuzendutako Baginaren bakarrizketak antzezlana Zaldibian izango da ikusgai, gaur ostirala, 22:30ean, antzokian. Emakumeen sexualitateari buruzko komedia da. Helduen sarrera 10 euro eta 14-18koena 5 euro da. Iraitz Lizarraga, Tania Fornieles (edo Ainhoa Etxebarria) eta Intza Alkain dira aktoreak.














