Herriko jaiak lantzeko lehenengo bilera, bihar, 17:30ean
Udaletxeko areto nagusian izango da. Herritarrak deitu dituzte parte hartzera.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/legorretako_azentzio_jaiak.jpg)
Legorretako Azintzio jaiak lantzen hasteko lehenengo bilera egingo dute bihar, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian. Elkarrekin antolatu ahal izateko, herritarrak deitu dituzte parte hartzera. Bilera irekia izango da eta parte hartu nahi duen herritar oro bertaratu daiteke proposamenak eta ekarpenak egitera.