2024/2/7

Ordiziako azoka

Harrera beroa arto bulgurrari

Mendarte baserriak, Ekotalok eta Osoa Sukaldaritzak bat egin dute artoarekin egindako produktu berri bat aurkezteko eta dastatzera emateko. Ardi gazta berria ere lekua hartzen doa astetik astera.

LEGOREGGAE 2024

Samory I & Mortimer Meets Tippy I jamaikarrak, Legoreggae-ko kartelburu

Marabiyak Sound-ek, Lilibat Sound-ek, Steady Rockets-ek eta The Titanians-ek osatzen dute kartela. Jaialdia martxoaren 23an da.

Lortek zentro teknologikoa bisitatu du goizean Urkulluk

Kooperatibaren historia eta zentroko instalakuntzak ezagutu ditu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.

Legazpiko Herria Antolatzeko Plan Orokorraren lehen aurkezpena egingo du gaur udalak

Kultur Etxean izango da, 18:00etan, eta herritar guztiei dago zuzenduta. Dokumentu horrek «datozen urteetako Legazpiren oinarriak diseinatuko dituela" kontuan hartuta, herritarrekin landu nahi du udalak. Otsailean bi bilera gehiago egingo ditu.

Iparra-Hegoa

Martxoaren 4tik 10era egingo dute 27. Iparra Hegoa Seguran

'Kantoietatik Kantaurira kantua ari du' izango da aurtengo lema.

Horma irudi bat osatzeko marrazki lehiaketa abiatu du Bear elkarteak

'Eman kolore bizitzari' lemapean, haur eta gaztetxoen artean sormena sustatzeko helburuarekin antolatu dute. Lanak aurkezteko epea zabalik dago apirilaren 30era arte.

Adinekoak eta haurrak paseoan elkartu dira bigarrenez, Ormaiztegin

Belaunaldi arteko bigarren paseoa egin dute. 58 bat pertsona bildu dira elkarrekin ordu bete partekatzeko. Bihar arratsaldean eskolan egingo duten inauterietako festan elkartuko dira berriz.

Ataunen astean bi egunetan jarriko du medikua Osakidetzak

San Martingo kontsultan, asteartetan eta ostegunetan jarriko du ordezko medikua Osakidetzak, Olaberritik eta Lazkaotik eramanda.

Irati Zubizarreta La Sportivarekin eliteen taldean lehiatuko da

2023. urteko emaitzek rankingaren goialdean kokatu dute lasterkari beasaindarra 2024. urteari begira.

Trafikoa moztuko dute Beasaingo Iturriotz kalean

Ostegunean, 09:00etatik 13:00etara itxiko dute errepidea.

Gabirian bertso afaria egingo dute otsailaren 23an

Aitor Mendiluze eta Iban Urdangarin ariko dira kantuan, Osinalde elkartean. Afaritarako lekua erreserba daiteke.

Shorinji Kempoa
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa