San Pedro jaiak antolatzen hasteko bilera, bihar
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/ezkio.jpg)
Ekainaren 29a, oraindik urruti badago ere, Ezkion San Pedro jaiak antolatzen eta prestatzen hasteko prest daude. Festetan antolatuko diren ekintzak zehazten hasteko lehendabiziko bilera egingo dute bihar, 17:00etan Anduaga etxean. Herritar guztiei egin diete bilerara joateko gonbita; guztion artean guztiontzako jaiak antolatzeko helburuarekin.