Amiano eta Zubizarreta III, Lau eta Erdiko Txapelketako Serie B-ko finalean
Zubizarreta ataundar anaiek elkarren artean neurtu zituzten indarrak bart, Idiazabalen, Lau eta Erdiko Txapelketako Serie Bko fnaledietan. Anaietan zaharrena nagusitu zen, 22-8, eta finalean jokatuko du.
Zubizarreta ataundar anaien artean zaharrenak lortu du Lau eta Erdiko Txapelketako Serie Bko (bigarren maila) finalera sailkatzea: Zubizarreta III.ak.
Iraitz Zubizarretak (III) eta Beñat Zubizarretak (IV) elkarren aurka jokatu zuten atzo iluntzean Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan izandako finalerdietan, eta 22-8 gailendu zen zaharrena. Amiano eta Rekaldek ere neurtu zituzten elkarren artean indarrak, eta Amiano gailendu zen, 22-17.
Hala, Zubizarreta III-ak Amianoren kontra jokatuko du finala, datorren larunbatean, azaroaren 14an, Irungo Uranzu pilotalekuan, 17:15ean hasita.














