Autoenpleguari buruzko tailerra eskainiko du Goiekik ostegunean, Barrenan
Parte hartu nahi dutenek izena ematea gomendatu dute. 'Autoenplegua. Nola sortu enpresa bat' izena du tailerrak.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/bidari_mahaiaren_sorrera.jpg)
Ordiziako Udal Harrera Sareak antolatuta, autoenpleguaren inguruko tailerra eskainiko du Goieki Garapen Agentziak ostegunean, Barrena Kultur Etxean, 15:00etan. Goiekiko inkubategiko arduradunek emango dute Autoenplegua. Nola sortu enpresa bat izeneko tailerra. Parte hartu nahi dutenek izena ematea gomendatu dute, 679 87 67 79 mugikor zenbakian edo aniztasunaordizia@izanzentroa.eus helbide elektronikoan.