Zaldibiako kaleko Mugikortasun Planaren lehen proposamena gaur aurkeztuko dute
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/konfinamendua_zalbidian-1200x800.jpg)
Zaldibiako Udalak gaur aurkeztuko die herritarrei Mugikortasun Planaren lehenengo proposamena, 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Zenbait gai jorratuko dituzte: plazaren eraldaketa, herri barruko zirkulazioa eta Zaldibia-Ordizia bidegorria. Plaza parearen oinezkotzea ere ideian sartuta dago. Aurrera begira, herritarren ekarpenen eta nahiaren arabera garatuko dute plana.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/konfinamendua_zalbidian-500x333.jpg)
Zaldibiako Santa Fe kalea.Aimar Maiz