Adosen binakako partidak jokatuko dituzte Seguran
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/ados_lizartzan.jpg)
Emakume pilotarien Ados enpresak antolatutako binakako txapelketaren kanporaketa bat jokatuko dute igandean Segurako Baratze pilotalekuan. Zabaleta-Zabala eta Aldaregia-Larramendiren artekoa izango da partida nagusia. Oskoz-Sotil eta Ibarrola-Vertizek ere jokatuko dute. Partidak 11:00etan hasiko dituzte eta sarrerak 5 euroan daude salgai.