Martxoaren 8rako entseguak etzi eta datorren astean
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/ezkio_udaletxea.jpg)
Martxoaren 8a gerturatzen ari dela eta Ezkion prest dute emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko egitaraua. 18:30ean argazkia aterako dute, 19:00etan ekintza musikatua dago udaletxean eta ondoren, afaria Anduaga elkartean. Aurretik, ostiral honetan eta martxoaren 1ean abestiak entseatzeko hitzorduak egin dituzte, 17:00etan udaletxean.