‘Auzolangiltza’ dokumentala emango dute Ataunen
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/auzolangiltza.jpg)
Auzolanaren Astea izendatu du Ataungo Udalak hurrengoa. Astelehenean, otsailak 26, Iker Iriarte alegiarrak egindako Auzolangiltza dokumentalaren emanaldia izango da, Herri Antzokian 18:30ean. Iriarterekin solasaldia egingo dute gero. Auzolanak historian eta gaur egun duen garrantzia eta balioa jorratu du 45 minutuko dokumentalean.