Korrikaren mahaia jarrita hasiko da Zaldibiako egitaraua
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/korrika-zaldibia-1200x900.jpg)
23. Korrika girotzeko egitaraua prestatu du Zaldibian herriko batzordeak. Informazio mahaia eta elastiko nahiz material salmentarako mahaia jarriko dute gaur, 17:30ean, plazan. Martxoaren 1, 15 eta 22an ere ipiniko dute. Kamiseta margoketa (martxoaren 1ean), Korrika Txikia (14an), Porrika ekimena eta Zopa antzezlana (22an) prestatu dituzte.