Zegama-Aizkorri, 10.668 lasterkari 225 dortsalerako
Gaur arratsaldean egingo dute Zegama-Aizkorri mendi maratoirako dortsalen zozketa, baita Kilometro Bertikalekoenak ere.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/zegama-aizkorri-zerrenda.jpg)
Kirioak dantzan izango dituzte gaur ehunka mendi lasterkarik. Arratsaldean zozkatuko dituzte maiatzaren 26an jokatuko den Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren dortsal preziatuak. Denera 10.668 lagunek eman dute izena antolatzaileek zozkatzen dituzten 225 dortsaletarako. Aurre izen-emate guztien zerrenda ere publikatu dute antolatzaileek.
Maiatzaren 24an jokatuko den Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalerako dortsalak ere gaur zozkatuko dira.