Mugikortasuna

Brinkola eta Zumarraga arteko tren geltokien zerbitzua eten egin du Renfek

Azpiegitura arazo baten ondorio dela jakinarazi du Renfek, eta autobus bidezko garraio alternatiboa jarri du. Hainbat tren zerbitzu ere bertan behera utzi ditu aldirikoetan.

Zumarragako tren geltokia, gaur goizean. Ariane Virebücher

Renfek Brinkola eta Zumarraga arteko tren geltokien zerbitzua eten egin du, eta alternatiba modura, autobus zerbitzua jarri du. Autobusen geralekuak honakoak dira: Legazpin, Plazaolako biribilgunean eta Brinkolako parkean; Zumarragan, tren geltokiaren aurrean.

Horrez gain, Renfek jakinarazi du Donostiarako aldirikoetan hainbat tren bertan behera geratuko direla gaur. Lotura honetan kontsulta daitezke ordutegiak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa