Euriteak arazo ugari sortu ditu errepideetan

Deskarga parean errei bat itxita dago Beasaingo noranzkoan luizi batengatik, eta Etzegaratera iristen ere bai. Goierritik Donostia aldera joateko auto ilarak daude Alegiatik Villabonara arte istripu bat dela eta.

Deskargako tunelak, artxiboko irudi batean.Asier Zaldua

Euria erruz ari du, eta horrek nabarmen eragiten du zirkulazioan. Deskarga parean, esaterako, errei bat itxita dago Beasaingo noranzkoan luizi batengatik, eta Idiazabalen, Etzegaratera bidean, ezkerreko erreia itxita dago Gasteizko noranzkoan. Goierritik Donostia aldera ere zortzi kilometroko auto ilarak daude Alegia paretik Villabonara arte.

Bigarren mailako errepideetan ere luizi ugari sortzen ari dira.

Trafikoaren mapa kontsulta daiteke errepideen egoera zein den jakiteko.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa