Goierriko Energia Bulegoaren zerbitzua ostegun goizean Idiazabalen
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/energia_bulegoa_zerbitzua.jpg)
Goierriko Energia Bulegoak zerbitzua emango du ostegunean, hilak 29, 10:00etatik 14:00etara, Idiazabalgo udaletxean. Argindar eta gas fakturak optimizatzeko edo bonu sozialaren inguruko informazioa eskuratzeko baliagarria izango da. Hitzordua eskatzeko 843 739 988 telefonora deitu edo energia.goieki@goierri.eus helbidera idatzi daiteke.