Marisol Garmendia zaldibiarra Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria izango da
Bi aste barru hartuko du kargua PSE-EEko politikariak. Donostiako Udalean eta Gipuzkoako Foru Aldundian garatu du orain arteko ibilbide politikoa.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/lazkaon_san_inazioko_zubia-1200x800.jpg)
Marisol Garmendia Beloki politikari sozialistak (Zaldibia, 1963) estatu mailako kargu bat hartuko du, bi aste barru. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria izango da. Denis Itxaso alderdikidearen lekua hartuko du, Eusko Legebiltzarrerako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburu aurkeztuko denez, ordezkaritza utzi beharko duelako.
Garmendiak Donostiako Udalean eta Gipuzkoako Foru Aldundian egin du orain arte bere ibilbide politikoa, PSE-EEren zinegotzi eta Lurralde Antolamendu eta Mugikortasuneko foru diputatu (2015-2019) bezala.
Informazio Zientzietan lizentziaduna, Deia egunkarian eta Zabalik astekarian jardun zen lanean. 2007an sartu zen zinegotzi Donostian. Han bizi da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/lazkaon_san_inazioko_zubia-500x333.jpg)
Marisol Garmendia, foru diputatu zen garaian, Lazkaon, 2017an.Aimar Maiz