Mendiko federatu txartelak egiteko aukera Seguran
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/segurako_ibilbidea.jpg)
Segurako kirol elkarteko mendizaletasun sailak jakitera eman duenez, ostiral honetan, martxoak 1, mendiko federatu txartelak lortzeko aukera izango da. Kultur etxean egin daiteke, 18:00etatik 20:00etara. Txartel honekin, mendian ibiltzeko aseguru berezia egiten da eta Mendizale Federazioak eskaintzen dituen zenbait zerbitzu erabiltzeko aukera eskaintzen du.